Bilboko GAU ZURIA kultur ekitaldiak hiria eraldatuko du berriz ere, artea, diseinua eta teknologia uztartzen dituzten 34 proposamen artistikoen bidez. Aurten, Bilbo fundatu zeneko 725. urteurrenaren ospakizunen testuinguruan egingo da ekimena, eta hiria berriz ere argi eta sormenaren agertoki bilakatuko da. Ekitaldia ekainaren 13an eta 14an egingo da, ostirala eta larunbata, 19:30etik 00:30era, eta publiko ororentzako programazio irisgarria eskainiko du, tokiko garapen iraunkorraren printzipioekin bat eginez.
Deskatgatu hemen.

