Sarean Zehar #406

406

Gaurko saioan, gure inguruan gertatu diren ekitaldi ezberdinak aprobetxatu ditugu gaurkotasun teknologikoa alde batera utzi eta azken asteetan sortu diren beste gai batzuei buruz hitz egiteko. Gaming Roomeko Gaizka Carmonarekin hitz egiten hasi gara, Valvek aurkeztu dituen kontsola berriei buruz. Tracking Bilbaorekin jarraituko dugu, Bilboko zabalguneko merkatuan egin zen ekitaldi batean, Tracking Bilbao Podcasting sariak banatu baitzituzten. Unai Unda euskarazko sariaren irabazlea ezagutuko dugu, Nekane Salcinesek elkarrizketatua. Azkenik, Durangora joango gara Izarkomek eta Altxa Buruak Durangoko Azokaren 60. edizioan aurkeztu duten «Doitu» gida ezagutzera, Garikoitz Garaialderen eskutik.

Sarean Zehar Borja Arbosak eta Iñigo Sendinok egindako saioa da, teknologiaren gaineko berriak umorearekin tratazen dituena.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Katakrak argitaletxea Azokan

ar. Abe 9 , 2025
Gaurkoan, literaturaren bidez mundua eta gure ingurua beste modu batean irakurtzen laguntzen digun argitaletxe bat izango dugu gurean: Katrakak. Zazpi urteko ibilbidean, saiakera eta narratiba itzuliak ekarri dizkigute, hizkuntza askotatik euskarara ekarritako lan ausart eta sakonak. Bere katalogoan gako diren gaiak dira feminismoa, indarkeria, ekonomia, artea, historia, ekologismoa eta komunak, […]

Honekin lotuak