Katakrak argitaletxea Azokan

Gaurkoan, literaturaren bidez mundua eta gure ingurua beste modu batean irakurtzen laguntzen digun argitaletxe bat izango dugu gurean: Katrakak. Zazpi urteko ibilbidean, saiakera eta narratiba itzuliak ekarri dizkigute, hizkuntza askotatik euskarara ekarritako lan ausart eta sakonak. Bere katalogoan gako diren gaiak dira feminismoa, indarkeria, ekonomia, artea, historia, ekologismoa eta komunak, eta beti ere gaur egungo eztabaida garrantzitsuen ertzak ukitzen dituzten liburuak proposatu izan dituzte. Durangoko azokarako argitaratutako nobedadeak aztertuko ditugu Aitziber Jimenez de Aberasturirekin.

Deskargatu hemen.

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Hedoi Etxarteren "Izen baten promesa" eleberriaz solasean

ar. Abe 9 , 2025
Durangoko azoka honetako nobedade bat da ere Hedoi Etxarteren azkenaIzen baten promesa. Ez-fikziozko lana da , aita hil ondoren sortutako galderetatik abiatu dena. Aita nor izan zen gaztetan? Zer utzi zion semeari? Eta nola berridazten da iragana, hutsuneak eta testigantzak tartean?Horiek guztiak jaso ditu Hedoik: doluaren barruko ahotsa, 70eko hamarkadako […]

Honekin lotuak