30 urte lanean, erne eta bizirik: Kafe Antzokiaren inguruko testigantzak bildu ditugu

Duela 30 urte Zenbat Gara elkartearen ekimenez, euskararentzat basamortu modukoa zen hiri batean, oasi bat eraikitzeko ausardia izan zuten batzuek. Euskara erdigunera ekarri zuten, ametsa zirudien baina hemen gaude gaur, amets hura eguneroko lanarekin egia bihurtu dela ikusten. Kafe Antzokia ez da aretoa soilik, hemen Gabriel Aresti euskaltegia, Kurkuluxetan umegunea, Erroa argitaletxea, Algara konpartsa edota Bilbo Hiria irratia dago. Iraganeko lorpena: gaur egungo komunitatea da, Oztopoak oztopo, hizkuntza bizia da gurea. Eta oraindik ere egunero, erne eta lanean, lokartu gabe berreraikitzen, ametsa barik egia izan dadin, bertan bizitzeko, ukitzeko, sentitzeko, osatzeko eta gozatzeko arnasgunea izaten jarrai dezan. Gaurko egunez ireki zituen ateak duela 30 urte kafe Antzokiak, hamaika kontu bizi izan dira eta ospakizunetan murgilduta duden honetan hainbat lagunen ahotsak entzuteko aukera izan dugu. Jose Angel Irigaray hasieran ibilitakoa da eta 30 urteren ostean hunkituta hitz egin du. Ospakizunetan murgilduta hainbat lagunen ahotsak jaso ditugu, Xabier Amuriza, Xamar, Lutxo Egia, Goizalde Landabaso, Galder Perez, Xabier Aierdi, Aitor Zuberogoitia edo Fermin Etxegoien.

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Bilbo eraldaketa betean: Mina espazioaren arrastoa aztertu dugu Ander Lipusekin, 30 urte geroago

ar. Abe 16 , 2025
Gaurkoan Bilbora begira jartzen ari gara, duela 30 urte, Kafe Antzokiak ateak ireki zituenean, botxoa nolakoa zen ikusteko. Bilboko metroa martxan jarri berria zen, Guggenheim museoaren obrak abian ziren… eraldaketa giroa sumatzen zen hirian. Garai hartan, 1997 urtean, Labayru kalean Mina espazioa ireki zuen artista talde batek. Kultura alternatiborako lekua […]

Honekin lotuak