Bilbok arratsalde honetan eman die hasiera bederatzi eguneko jaiei. Arriaga Antzokiko balkoitik zabaldu da ospakizuna, eta datozen egunetan alaitasuna eta festa nagusituko dira Hiriko kaleetan.
19:00etan, Onintza Enbeita bertsolaria Arriagako balkoira atera da eta, pregoia irakurri ondoren, herritarrak Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu ditu. Harekin batera, Ainhoa Urrejola, Kaixo konpartsako kideak, ofizialki piztu du jaien metxa.
Pregoi ederra bota du bertsoalariak, aitite Balentin gogoratuz abitu du hitzartzea, Aretazan bere eskultura dago eta ari begira balkoitik emozionatu egin da iloba. Balentinek sasoi ilunagoetan Aretzan bertan irabazi zuen txapela, argi eta ozen esan zuen Bilbo euskaraz datorrela “Guztioi erakutsi diguzue Bilbo euskaraz baino ezin dela izan “. Onintzak Marijaiaren figura ere aldarrikatu du, haren hitzetan askapenerako tresna ere izan daitekeen neurrian. Aste Nagusia denona dela, bertera etorritakoena ere badela esan zuen. Eskerrak eman dizkie jaiak posible egiteko lan egiten duten guztiei ere. Txosnetan lan egiten dutenekin hasi, barrakak martxan jartzen dituztenekin jarraitu, eta soinu teknikariak ere aipatu ditu, izan ere asteazkenean greba deitu dute. Hitzez eta kantuan egin du pregoia tartea bertso eder hau ere kantatu zuen
Etxerako bidean hanketan dardara,
nahiz deitu histerika, nahiz deitu pesada
emakumea, gaya zein transa bazara,
zure beldurra beste danon ardura da.
Deskargatu hemen.
