Urtero bezala, Arriaga Antzokiko balkoitik jaurti da aurtengo Bilboko jaiei hasiera eman dien txupina. Aiora Renteria pregoilariak kantuan eman dio hasiera. Zea Maysen ‘Negua joan da ta’ abestiaren doinua erabili du Aiora Renteria pregoilariak. Hemen osorik entzungai. https://bilbohiria.com/docs2/2023/AsteNagusia/230819_pregoia.mp3 ARRATSALDEON BILBOTARROK KAIXO BIZKAIA MAITEA UNIBERTSOKO HIRIBURUTIK BESARKADA HANDI BAT   POZEZ […]

Elkartasuna eta jaiak aldarrikatuz abiatu da aurtengo Aste Nagusia. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako Nati Ovelleirok errefuxiatuei zein etorkinei eskaini die pregoiaren zati handi bat. Larunbatean arratsaldeko zazpietan Arriagako balkoitik honako hau irakurri zuen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/Aste%20Nagusia17/170820_pregoia.mp3 Deskargatu hemen. Pregoia eta txupina jaurti aurretik urduri eta gogotsu agertu ziren, hona hemen kontatu zigutena. […]

Patxo Telleria aktore, zuzendari, gidoilari eta antzerkigile bilbotarra da aurtengo pregoilaria eta txupinera Komantxe konpartsako Gisèle Felli Gorritxo. Aste Nagusia zelan daramaten kontatu ostean Patxorekin hain komentatua izan den pregoia izan dugu hizketa gai. Hainbat gai aipatu zituen pregoian, migratzaileak, garbitzaileak, Bilbotarren izaera… bestetik bi hizkuntzen erabileraz ere aritu gara. […]

Patxo Telleria aktore eta antzerkigileak Arriagako balkoian irakurri zuen pregoia entzun eta irakurtzeko aukera dugu hemen. Horrez gain, pregoia irakurri aurreko uneetan egindako elkarrizketan bere sentsazioak ezagutu ahal izan ditugu, baita bere bikoteatrokide Mikel Martinezenak ere. https://bilbohiria.com/docs2/2016/astenagusia/160821_pregoia_mikelmartinez_patxotelleria.mp3 Deskargatu Hemen.   Bilbotarrak, Bilbainos y Bilbainas, hola a todos, hola! Zuek hor […]