CAT POWER (irudian)
Chan Marshall-en seigarren diskoatik kantu pare bat entzungo ditugu. Disko zaila, bere mundu mingarriaren ateak irekitzen dituena.
Musibla-ren azken saioa deskargatu nahi baduzu, klikatu Hemen
Entzun :https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/musibla/musibla060222.mp3
HAL
Irlanda euritsuan jaiotako taldea dugu, moda eta tendentzietatik urrun samar egonda, erabat klasikoa ematen duen diskoa egin dute.
PATRICK WOLF
Pop melodramatikoaren erakusle bikainena. Batzuentzat 2005eko pop diskorik onena Bretaina handian.
Hard Fi |
Artic Monkeys-ekin batera Bretainia Handiko pop musikaren ustekaberik handiena. Disko dantzagarri eta harrotasunez beteta, bulego batean grabaturik.