EPA inkestaren arabera, azkenaldian langabeziak gora egin du Nafarroa garaian. Honi lotuta, Mikel Bujandak atzo Nafarroako Parlamentuan izandako eztabaida kontatu digu. Gero, gobernu berriak EAE eta Akitaniarekin kooperazioa nahi duela, eta Jose Maria Jimeno Juriori emandako urrezko domina komentatu ditu. Eta bukatzeko, agendan, hastear dagoen Bertsoaroa eta Kirikoketa, Arizkungo besta.
Ostiral eta larunbat hauetan, Inazio Tolosa eta Ramon Agirreren “Koka Kola eta barea” antzezlanaren azken emanaldiak izango dira Deustuko Erriberako Pabellon 6 aretoan. Ramon Agirre aktoreak bi urte dituen antzezlanaren gakoak kontatu dizkigu. Taularen gainean, beraz, antzerkia, instrumentuak, kantak eta gehiago asteburu honetan Pabellon 6en. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/151022solasramonagirre.mp3 Deskargatu hemen