Gazteen egoera salatzeko, datorren larunbateko 17:00etan izango dira Eraginek antolatutako jardunaldiak. Bizitzen ari garen egoera dela medio, langabezia areagotu egin da gazteetan, eta erabateko behin-behinekotasuna eta bizi-baldintza materialak murriztu. Beraz, hori salatzeko, lehenik eta behin mahai inguru bat egingo da Garbiñe Biurrun, Oskar Matute, Alejandra de la Fuente eta Eduardo […]

Gazteen Euskal Behatokiak, Euskadiko Gazteen Panoramika kaleratu du zortzigarren urtez. Gazte-politiken plangintza eta jarraipena gauzatzeko beharrari 2007an erantzun zioten lehenengoz, eta zazpi alor ezberdinetako datuak jasotzen ditu, besteak beste, hezkuntza, enplegua eta egoera ekonomikoa, eta osasuna. Agurtzane Llanok, Gazteriako zuzendariak eta Marcos Murok, Enplegu eta gazteriako sailburuordeak  aurkeztu dute amaitzear […]

Saioa sindikal agendarekin abitu dugu ; gure inguruko mobilizazio eta sindikalgintza arloko deialdiak errepasatuz. Asteko gaia Langabezia izan da.  Langabezia tasa erabilgarria al da? Estatistikek errealitatea aztertzeko erabilgarriak dira, baina manipulagarriak al dira? Edo beste era batean esanda, eginda dauden moduan errealitatea ondo deskribatzen al dute? Langabezia tasa izango da […]

Nafarroako otsaileko langabezi datuak ekarri dizkigu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak. Datuak aztertzeko modu ezberdinak daude eta batzuentzat onak direnak, beste batzuentzat kaskarrak dira. Bestetik matrikulazioa kanpaina bukatuta datuen azterketa egin digu. Bukatzeko sinboloen legea bertan behera geratu da. 2003ko legea atzera botata orain tokian tokiko instituzioen esku geratuko da, […]

Urte hasierarekin, langabeziaren datuak jakin ditugu, Urtarrilaren 4ean eman zituzten jakitera, 176.218 langabe zenbatu dituzte 2016an Hego Euskal Herrian. Bestetik Barne produktu gordinak 2017an  %2,3 haztea hego euskal herrian, datu horren arabera enplegua sortuko dela aurreikusten dute.Urte berriarekin adi jarraitu beharko dugu , Confebaskek eta lau sindikatu nagusiek Araban, Bizkaian […]

Azken urtean 16.000 lanpostu garbi sortu dira, Eustatek emandako datuen arabera. Eustatek berretsi du uztailetik irailera barne produktu gordina %3 handitu dela, industria eskulangintzaren eta zerbitzu pribatuen ekarpenari esker. Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin aztertu ditugu datuak. Eustatek bi argitalpen laburra plazaratu ditu aste onetan, baina 2016ko datuak baino ez ditu […]

Nafarroako kronika ekarri digu Mikel Bujanda euskalerria irratiko kazetariak.  Gizarteratze eta Bermatutako Errenta berria, abian dela kontatu digu. Bazterketa eta pobrezia pairatzen duten herritar gehiagori emanen diote babes ekonomiko eta soziala  atzo onartu zuen Nafarroako parlamentuak.  Bestetik Nafarroan ere langabeziak behera egin du, 586 pertsona gutxiago izan dira Nafarroako Enplegu […]

Ekainean berriz ere langabezi datu ‘onak’ aurkeztu ditu Espainiako gobernuak.  Hauek aztertu ditugu Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin.  Datu hauek argi ilunak dituzte, aztertu beharko litzateke enpleguaren kalitatea. Uda sasoia sortzen diren lanak, lan partzialak eta epe laburrekoak direlako. Betetik gero eta pertsona gehiago dira langabezian daudenak eta inolako lan saririk […]