Pasa den igandean hauteskundeak izan ziren Turkian, eta Erdogan presidentearen AKP alderdiak sekulako garaipena lortu zuen, ia ia gehiango osoa lortuz. Txente Recondok garaipen horrek zergatik eta zer suposa dezakeen aztertu ditu. Halaber, alderdi kurduek ateratako emaitza eskasa ere izan du hizpide Txentek.
Betiko moduan, izenburuak irakurri ondoren sakontzeari ekin diogu #hizpidea magazinean. Gaurkoan, Idurre Eskisabelek bi gai jorratu ditu. Alde batetik, “Estrobo epaiketa”: atzo, arraunlari batek “hainbat sustantzia eta hainbat aldiz injektatu zizkietela” aitortu zuen. Bestetik, pasa den urrrian eta Derion Verónica del Carmen emakume nikaraguarra hil zen, bihotzekoak jota, adineko pertsona […]