EREMUZ KANPO 2×03 -Irudiaren lana

Ondradua izateaz gain ondradu itxura eman behar du, Zesarren emazteak

Joxe Azurmendik jasoa da, ondradua izatea afera morala izanik, ondradutzat hartua izatea afera politikoa dela. Norbere irudia lantzea, norberaren itxura zaintzea zoon politikon-aren ezinbesteko lana da.Martxa honetan saio bakoitzean gutxienez behin aipatuko dugula dirudien arren horretan ere, Jean Luc Godardek arrazoia zuen: zineman planoa arazo politikoa da.Dela gizakiaren eskua edo naturaren higadura, dela prentsaurrean agertu behar duen gizon-emakume publikoa zein Bilbo inguruko mendiek osatzen duten paisaia menditsua, forma orok atzean bere lana darama. Hori hartuko dugu gaur aitzakia: irudiaren lana.Mintzagai, berriz, William Shakespearen Julio Zesar, HBOren Rome, Andrei Tarkovskiren Ivanen Haurtzaroa eta David Lynchen Twin Peaks, Kevin Spacey eta Joxe Ripiauren Kaiser Sose, Mikel Laboa eta BBCk igorritako bideo bat.

Entzun:

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTE HONETAN, ZER?

az. Api 16 , 2014
Gaur, Ulibarri euskaltegiko Josu Lartategiren txanda izan dugu.  DESKARGATU HEMEN

Honekin lotuak