Markel Ganboa duragarrak “La casa” ikuskizuna aurkeztu digu, maiatzean Malagako MAF jaialdian estreinatuko dute. Telebistako realityen egungo tragikomedia dugu, bi ardatz nagusi dituena, batetik Federico Garcia Lorkaren unibertsoa , batez ere “ La casa de Bernarda Alba” eta gaur eguneko reality bat.
Audience taldeak ekainean argitaratuko du disko bikoitza, talde Gernikarraren bederatzigarrena izango da. Rafa Ruedak aurrerapen kantua ekarri digu. Tolesdurak izena izango du eta aurrerapen kantua “Mauka” da. Aurreko lanak bezala bidehuts zigiluarekin argitaratuko dute. Kantu berriak aurkezteko lehen bi kontzertuen datak eta lekuak ere jakinarazi ditu Audiencek: ekainaren 19an, Andoainen […]