Arriagak “Guridi: Magical Bidaia” antzezlana aurkeztuko du asteburuan

Arriaga Antzokiak “Guridi: Magical Bidaia” ikuskizun propioa estreinatuko du martxoaren 9 eta 10ean. Bina emanaldi emango dituzte egun horietan: 17:00etan lehenengoa eta bigarrena 19:30ean. Antzerkia, zuzeneko musika, dantzariak eta efektu magikoak uztartuko ditu familia osoarentzako den ikuskizun honek. Angel Mirouk idatzi du obraren testua eta berak eta Pako Revueltasek sortu dute antzerkiaren dramaturgia. Oholtza gainean Gaizka Chamizo, Eneritz Artetxe, Na Gomes, Juanjo Otero eta Karmele Matuzola arituko dira. Gainera, Bilboko Koral Elkarteko Haurren Koruko 46 gaztetxo arituko dira Guridiren obrak zuzenean abesten.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Zirku diziplina hezkuntza artistiko lege berritik kanpo geratuko da

ar. Mar 5 , 2024
Madrilgo diputatuen kongresuan, Hezkuntza artistikoen lege berriak tramite inportante bat pasa behar zuen gaur  eta  Zirkua ez da aintzat hartuko lege berri horretan. Gaur zenbait alderdik zirkuaren alde egindako emendakinak seguruenik atzera botako dituzte. Euskal Herriko zirku elkarteko Elsak eman dizkigu xehetasunak eman dizkigu. https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/240305_elsa_zirkua.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak