Ion Larreategik, Fran Retenegak, Mikel Gaugerrek eta Borja Etxebarriak osatzen dute The Vartools musika taldea. 2015. urtean atera zuten lehenengo diskoa, eta aurten, martxo amaieran, kaleratu dute bigarrena, “Awesome”. Ion Larreategirekin aritu gara berbetan eta kontatu digu diskoak harrera oso ona izan duela eta oso pozik daudela. Gaineratu du, 2018an grabatutako abestiak direla. Bigarren lan luze honetan Su ta Gar taldearen Mari abestiaren bertsioa ere gehitu dute, eta lehendabiziko aldiz euskaraz abestutako abesti bat grabatu dute. Udaberritik aurrera oholtza gainean ikusteko aukera izango dela ere azaldu digu.
Deskargatu hemen.

