My Morning Jacket taldea AEBetako Louisvillen (Kentucky estatuan) sortu zen 1988an. Sustraiak zituzten rock eta country musika eremuetan, baina askotan soinu sikodelikoak eta esperimentalak ere gauzatzen dituzte. Zuzenean jarraitzaile fidelak dituzte eta banda honen emankizunak gogoangarriak izan ohi dira. Guztira 10 bilduma egin dituzte eta gaur egun arte etenik gabe […]
musika
Gaurko saioan rockaren eta pop esperimentalaren arteko mugak zeharkatuko ditugu, tentsio emozional handiko kantuak eta energia ezberdinetako paisaiak tartekatuz. Lehen geltokia Basement izango da, Wired diskoarekin; zortzi urteko isilaldiaren ondoren kaleratutako lan honek taldearen “hard reset” modura funtzionatzen du: Run For Cover zigiluarekin berriz elkartuta, euren rock alternatiboaren esentziara itzuli […]
Ongi dakizuenez, noizbehinka, azken hileotan zendu diren hainbat musikari gogora ekartzen ditugu, haien kantak aukeratuta. Gaurko saiorako kantu batzuk ekarri ditugu, ohorezko musikari batzuen lanetatik aukeratuta. Euskal Herrian hasi gara, 50 urterekin utzi gaituen Igor Arzuaga (Laudio, 1976) aipatzen. Dolly Parton (Tennessee, 1946), 80 urterekin joan den country musikaren izarra […]
Hamar abesti, hamar taupada, hamar bizipen. TATTAk bihotzera begira jarri gaitu 2LATI2 estudioko bigarren diskoan. Gitarrarekin sortutako lehen melodietatik abiatuta, oroitzapenak, harremanak eta emozioak bildu ditu, Malakias, Kiliki, Mutiko, Idoia Asurmendi eta Lil bidelagun dituela.Gaur gurekin dugu, abesti horien atzean dauden istorioak ezagutzeko. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261021_tatta_musika_taldea.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurko saioan gorputz-erritmoak, pop psikodelia leunagoa eta punk balkaniarra nahastuko ditugu, beti ere istorio eta energia indartsuen bueltan. Lehen geltokia Body Meat izango da, Starchris bere lehen disko luzearekin; Christopher Taylorrek urteak daramatza bere hizkuntza propioa fintzen. Ondoren, Helado Negrok emango digu atseden leun eta fosforeszente bat PHASOR diskoarekin. Roberto […]
Zaldiek trostan jarraitzen dute eta guk ere, lehengo asteko saioari segida emanez, gaurkoan beste abesti sorta bat aukeratu dugu, zaldien inguruan dauden kantuen artean. Berriro ere, hainbat eremutan arakatu dugu gure gustuko abesti kuttunen bila. Zeuen gustukoak ere izatea espero dugu. https://www.bilbohiria.com/docs2/2026/soinugela/261020_soinugela_zaldiak_2.mp3 Deskargatu hemen. Entzun ditugun kantuok: Horses (Patti Smith, […]
Zer hartu iraganetik, eta zer utzi etorkizunari? Galdera horiek ardatz hartuta osatu du Etxekaltek «Ez Hil Inoiz» disko berria. Hamar urteko ibilbidearen arrastoa dakarren lan honetan, kanpora begira jarri dira, ondareaz, herriarekiko loturaz eta gorabeheren artean bizirik eutsi nahi dioten horretaz kantatzeko. Soinu klasikoak sintetizadore eta doinu modernoekin uztartuta, gaur […]
Gaurko saioan intimitate pertsonaletik eta piano biluzitik abiatuta folk eta jazz eremuetara egingo dugu bidaia, beti ere ahots eta istorio indartsuen bueltan. Lehen geltokia Ibon Salaberria izango da, Siamesa bere lehen bakarkako lanarekin; musikan etenaldi luze baten ondoren itzuli da lezoarra, eta proiektu pertsonal honen bidez bere ibilbide artistikoan etapa […]
Zaldia ugaztun ungulatua da (Equus ferus caballus), egun bizirik diren Equus generoko 10 espezieetako bat. Tamaina handiko hatz bakarreko (zaldi-kaskoak) belarjalea da, eta zurda luzez ornitutako lepo luzea du, Wikipediaren definizioaren arabera. Korrika egiteko egokituta daude, eta horrek harrapariengandik azkar ihes egitea ahalbidetzen die, eta, gainera, orekaren zentzu ona dute, […]
Arratoi pinpirin bat sartu zaigu gelan. Lasai hasiko ginela esan ostean, i.rat.i agertu da pentsatuta geneukana apurtzera. Gertuan duguna kontuan hartzeko dei batekin batera, musika anitza gomendatu digu saio honetan. Amata klubari buruz ere hitz egin digu, eta Sanfranen ikusi ahal izango ditugu berriro, Sarean gunean. Animatu buruan bueltaka duzun […]
