“Awesome” The Vartools taldearen berriena

Ion Larreategik, Fran Retenegak, Mikel Gaugerrek eta Borja Etxebarriak osatzen dute The Vartools musika taldea. 2015. urtean atera zuten lehenengo diskoa, eta aurten, martxo amaieran, kaleratu dute bigarrena, “Awesome”. Ion Larreategirekin aritu gara berbetan eta kontatu digu diskoak harrera oso ona izan duela eta oso pozik daudela. Gaineratu du, 2018an grabatutako abestiak direla. Bigarren lan luze honetan Su ta Gar taldearen Mari abestiaren bertsioa ere gehitu dute, eta lehendabiziko aldiz euskaraz abestutako abesti bat grabatu dute. Udaberritik aurrera oholtza gainean ikusteko aukera izango dela ere azaldu digu.

 

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

LANAREN EKONOMIA: DeepSeek VS Chat GPT. Gerra ekonomikoa mundu birtualean

ol. Ots 14 , 2025
Azkeneko asteetan jakin dugu Txinak DeepSeek izeneko adimen artifizialeko tresna garatu duela. Honek, lurrikara bat eragin du munduko agertoki ekonomikoan eta paradigma aldaketa bat suposatu lezake esfera digitalean. Hau gutxi balitz, D. Trumpen garaipenak prozesu hauek guztiak azkartu ditzake. Hurrengo egunetako deialdi sindikalak errepasatu ondoren, Roser Espeltek adimen artifizialaren inguruko […]

Honekin lotuak