“Maite Zaitut” herri omenaldia maiatzaren 3an BECen

Maiatzaren 3an “Maite Zaitut” herri omenaldia egingo diete Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoei. BECen izango da “bizitza ospatzeko festa” eta sarrerak salgai daude nikeremaitezaitut.eus webgunean 15 euroren truke. Amagoia Mugika da antolatzaileetako bat eta berak kontatu digu helburu bakarra daukatela: pailazoek 37 urteko ibilbidean emandako maitasun guztia orain haiei bueltatzea eta ematea. Hamaika artista izango dira oholtza gainean eta denek izango dute aipatutako helburua: pailazoei eskertza. Amagoiak kontatu digu kafe baten bueltan sortutako ideia izan zela, baina harrera oso polita izan duela eta maiatzaren 3an BECen gertatuko denarekin oso pozik daudela.

 

Deskargatu  hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

POTTO: Sustrai Colina eta Xabi Paya izan ziren kantuan Lauroetako Aurregoiti jatetxean

og. Api 3 , 2025
Urteroko zita zabaldu dugu POTTO saioan, aukeraketa diktatorialean Otsailaren 28an Sustrai Colina eta Xabi Paya izan ziren kantuan Lauroetako Aurregoiti jatetxean; gai-jartzaile lanetan, prosa betean, tridentea aritu zen: Beñat Vidal, Iñaki Beitia “Arbildu” eta Joseba Santxo. Bertso munduaren notizia handia ere zabaldu dugu, Bertsozale Elkarteak ekarria: Babes Kutxa, bertsolari eta […]

Honekin lotuak