“Hiztegi bat” Gorka Urbizuk idatzitako letren hiztegia

Gaurkoan euskararekin, musikarekin eta kultur sorkuntzarekin lotutako egitasmo berezi bat ezagutuko dugu. Gorka Urbizu musikaria Berri Txarrak taldea agurtu ostean bakarkako ibilbideari ekin zien disko gogaigarri batekin. Hasiera bat deitu zuen lehen lan hori. Izenburu hori hartuta oraingoa bestelako proiektu bat dakargu.“Hiztegi bat” izeneko online proiektua aurkeztu dute berriki: Gorka Urbizuren letretan oinarritutako hiztegi digitala, euskaraz trebatzeko eta hitz berriak deskubritzeko sortua. Berri Txarrak taldearen eta Urbizuren bakarkako ibilbideko kantuetan agertzen diren ehunka hitz bildu dituzte, definizioekin, adibideekin eta baita ariketa interaktiboekin ere. Proiektuaren atzean Beñat Erezuma dago, eta berarekin hitz egin dugu.

hemen hiztegia: https://hiztegibat.berezuma.com/

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

40 urte okupazioa eta autogestioa martxan Bilbon

ol. Uzt 24 , 2026
Bilbo asko aldatu da azken 40 urtetan. Baina une batez egin dezagun atzera, 40 urte atzera 1986 urtean gaude . Gazte batzuk Banco de Españako eraikin bat okupatu eta Bilboko Gaztetxea zabaldu zen. Bilboko alde zaharrean piztu zen sua. 1986an ateak indarrez ireki zituzten gazte haien oihartzuna oraindik ere bizirik […]

Honekin lotuak