Pasa den astean Trinidad eta Tobagon Ameriketako 34 estatuburuk burutu zutena. Hori hasi baino lehen bi bilera garrantzitsu izan ziren: Venezuelako Cumanán ALBAkoek eginda eta Obamak Mexikoko presidentearekin izandakoa. Goi-bileratik ezin da gauza handirik atera Xabier Aierdiren ustez, keinuak eta pixka bat gehiago baina berak uste du egoera aldatu dela Ameriketan eta Obamak “estilo berria” erakutsi duela. Etorkizunean, Xabierren ustez, asko hitz egin behar dute oreka mantentzeko. Horretarako, Chavezek Obamari oparitutako “Las Venas abiertas de América Latina” liburuak asko du esateko (edo hortik ikasteko).
Solasaldi hau deskargatzeko klikatu HEMEN.