SOINUGELA: Joan zaizkigun hainbat musikari handi gogoan

Joan den astean Augie Meyers soinu jotzaile texastarrari buruzko Soinugela oso bat egin genuen. Aste honetan, bada, hil berri diren beste musikari batzuk ekarri ditugu gogora. Country Joe McDonald martxoaren 7an zendu zen Kalifornian, 84 urte zituela. The Fish (The Fuck) taldearekin arrakastatsua bihurtu zen McDonald, rock psikodelikoa eginez.

Willie Colon New Yorkeko Bronx auzokoa, otsailaren 21ean joan zitzaigun. Jatorria Puerto Ricon zuen, Nuyorican edo Nuyorriqueño-a izan zen, eta saltsa munduan oso leku nabarmena hartu zuen, tronboi jole, abeslari eta ekoizle moduan

Dolores Keane irlandarra Galway herrian hil zen, martxoaren 26an, 72 urterekin. Irlandako herri musika zein musika garaikidea abestu zituen, bide luze eta oparoan.

Mike Vernon blues eta rock ekoizle ingelesa Andaluzian hil zen martxoaren 26an. Blue Horizon disko etxean musikari ugari ibili ziren Vernonekin.

Andrew Ranken otsailaren 10ean hil zen Ingalaterran. The Pogues taldearen perkusio jole nabarmena, 1985eko Rum Sodomy & the Lash albumaren izena berak asmatu zuen.

Chip Taylor New Yorkeko kantu egilea martxoaren 23an hil zen. Angel of the Morning eta Wild Thing abestia konposatu zituen, azken hau The Troggs-ek eta Jimi Hendrix-ek ospetsu egindakoa.

Amaitzeko, Fred Smith baxu jole amerikarra aipatu dugu, Blondie taldea utzi ostean, Tom Verlainekin, Television taldea sortu zuena.

Deskargatu hemen.

Entzun ditugun kantuak:

  1. Fuck Cheer / I-Feel-Like-I’m-Fixin’-to-Die Rag (Live) (Country Joe McDonald And The Fish, 1969)
  2. El malo (Willie Colón, 1967)
  3. Pedro Navaja (Rubén Blades eta Willie Colón, 1978)
  4. Sweet Forget Me Not (Dolores Keane, 1987)
  5. Lion in a Cage (Dolores Keane, 1987)
  6. Albatross (Fleetwood Mac, 1968)
  7. Fairytale of New York (The Pogues, 1987)
  8. Wild Thing (The Troggs, 1966)
  9. Marquee Moon (Television, 1977)

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ASTEBURUKO AGENDA: Ekitaldi ugari ondo pasatzeko!

ol. Mai 29 , 2026
Asteburua ate joka dugu, eta ohikoa denez, agendari begirada bat botatzeko unea iritsi da. Gaur, Gabriel Aresti euskaltegiko ikasleak izan ditugu Bilbo Hiria irratian, eta haiek ekarritako proposamenekin astebururako plan erakargarriak ekarri dizkigute. https://www.bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/260528_agenda_argiaren_ikasleak.mp3 Deskargatu hemen.  

Honekin lotuak