SOINUGELA: Tutti Frutti (Little Richard) #konfinamendutik

Ez zirudien Georgia estatuko Macon herrian jaiotako mutiko hark bide oparorik egin zezakeenik Amerikako Estatu Batuetako musikaren esparruan, txikia, beltza eta homosexuala zelako. Izan ere, azken bi ezaugarri horiek aski eta sobera ziren iragan mendearen erditsuan gizarte arrazista eta homofobo hartan baztertua eta jazarria izateko. Alabaina, eragozpenak eragozpen, mutiko hura Little Richard ezizenaz igo zen AEBetako agertokietara eta rock-and-rolla esaten zioten musika arin kutsagarria eginez dantzan jarri zituen Ipar Amerikako eta mundo osoko gazteak. Pedrok kantaren aurkezpenean gogorarazi digunez, Little Richard behin etorri zen Euskal Herrira. Baionan izan zen 1997an, Chuck Berry eta Jerry Lee Lewisekin batera bertako zezenplazan kontzertua eman zuenean. Pedrok dioskunez, rock-and-rollaren hiru izar nagusiak bildu ziren hara, baina Little Richard izan zen, zalantzarik gabe, distirarik ederrena eskaini zuena. Izan ere, Little Richard rock-and-rollaren benetako aitzindaria izan zen.

Deskargatu hemen.

https://www.youtube.com/watch?v=LVIttmFAzek

One thought on “SOINUGELA: Tutti Frutti (Little Richard) #konfinamendutik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

Etxea: Eraikin ereduak Bizkaia aldean

az. Mai 13 , 2020
Xamarren Etxea -ondarea, historia, mintzoa- liburuan oinarritutako saioan, mende luzeetan gure gizartearen oinarrizko erakundea aztertzen ari gara. Etxea bizitokia izateaz gain lantokia ere izan da, mendeetan eta lurraldez lurralde etxeek aldaketak izan dituzte. XVII mendetik aurrera aldaketak eman ziren gizartea aldatzen zein heinean, “Nolako atalaurrea alako etxea”. Gaurkoan Bikaian geldiunea […]

Honekin lotuak