Mitxel Santamarina aktoreak “Marika de Gernika” antzezlana aurkeztu digu

Aste Nagusiko saio berezia Mitxel Santamarina aktorerekin abiatuko dugu. Aktorea, abeslaria eta, oraingoan, Marika de Gernika antzezlanaren protagonista. Gernikatik eszenatokira ekarri ditu bere bizipenak, umorea eta musika uztartuz. Euskalduna jauregian eskainiko du bakarrizketa. Gainera, gaur bertan Aretazan Disko Festa ere egingo du, beraz, gaurkoan antzerkia, musika eta jai giroa izango ditugu hizpide.

Deskargatu hemen.

Next Post

Txupinera eta Pregoilariarekin berbetan #AsteNagusia26

az. Abu 26 , 2026
Aste Nagusia bete-betean dugu. Bilbok erritmoa hartu du, konpartsek kaleak bete dituzte, eta Marijaiak oraindik ere badu zer ospatu. Gurean bi protagonista berezi ditugu: batetik, Onintza Enbeita, aurtengo pregoilaria. Arriagako balkoitik argi utzi zuen zer jai mota nahi duen: denona, libreagoa, transfeminista, euskaraz eta aldarrikapenez betea. Eta, batez ere, esaldi […]

Honekin lotuak