IBAIZABAL: Rafa Rueda Pettiren azken diskoaz mintzo

Petti nafar musikariak bakarkako bere zazpigarren diskoa atera du argitara berrikitan. Lanak “Hotzikarak” du izena eta Pettik eta Etxeko Uztak sinaturik dator. Ostegunero gure irratian egiten duen kolaborazioan, Rafa Ruedak disko hau aurkeztu nahi izan digu, ekoizpen lan landua eta biribila delako uste osoan. Lantaldea osatzen duten musikariak banan-banan aurkeztu ondoren, diskoaren ekarpen musikala aztertu du Rafak eta saioaren azken atalean hitzei eta hitz horien egileei erreparatu die. Bi kanta entzun ditugu: “Bi bide” eta “Sekula ez erortzeko”.

Deskargatu hemen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

ZIENTZIALARI: Eguneroko zenbait gai zientifiko

og. Api 21 , 2016
Saio ezberdina egingo digu gaurkoan Jon Mattin Matxain kimikariak. Bere blogetik —Nola ikasi kimika kuantikoa izutu gabe— aukeratutako zenbait gai ekarri nahi izan ditugu. Lau gai dira eta laurak dira eguneroko bizitzan eragina dutenak eta oinarri zientifiko bat dutenak. Esaterako, airbaga zergatik puzten den hain azkar, zenbait fruta zergatik herdoiltzen […]

Honekin lotuak