Argazki errealagoa utzi digute atzoko hauteskundeek Xabier Aierdiren ustez. Xabierrek, Hego Euskal Herria plurala eta konplexua dela azpimarratzeaz gain, lau hanka dituela esan digu: EAJ, Bildu, PSE eta PP-UPN. Bere ustez politika egiteko garaia da eta orain alderdien arteko akordioak ikusi behar dira.