SOINUGELA: La Bamba kantaren hamaika bertsio

la-bamba.jpegRock munduko hiru musikari klasikok eman diote hasiera aste honetako Soinugelari: Ike Turnerren 50eko grabazioak izan ditugu lehenbizi, gero Slim Harporen musika bikaina gogoratu dugu eta Harmonica Frank musikari xelebre bezain ona  ere gogoratu dugu. Horren ostean, Mojo aldizkariak bere azken alean “Rebel Music” izenburupean iraultza eta matxinadarako kantuekin osatu duen bilduma interesgarria ezagutzen hasi gara. Hori egindakoan, gure artean batere ezaguna ez den Grezia aldeko “Rembetika” musika motaren antzinako grabazioak entzun ditugu, horien tartean duela ehun  urteko grabazio  bat izan delarik (Soinugelan inoiz entzun dugun grabaziorik zaharrena , hain juxtu ere). Saioaren azken atalean La Bamba kanytu mitikoaren sorreraren eta bere gorabehera guztien berri eman digu Pedro Elias Igartuak eta gero kanta bera bospasei bertsiotan entzuteko parada izan dugu.

Saio hau deskargatzeko klikatu HEMEN.

Entzun:https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/soinugela/soinugela081016.mp3

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Iñaki Aranbarri: WWOOFing, Irlanda, eta argazkigintza

og. Urr 16 , 2008
Zenbat Gara elkartearen sorreran eta haserako urteetan ibili eta gero, argazki-ikastaro trinkoan parte hartzen du Iñakik Donostian Xabier Aranbururen eskutik. Azken uda Iralandako Cork eskualdean eman du WWOOF (World Willing Opportunities on Organic Farms) elkartearen bitartez. Hiru etxaldetan ibili da lan eginez lotokia eta janaren truke. Esperientzi aberasgarria. Argazkiaz aholku […]

Honekin lotuak