Argi astekariaren errepasoa egin dugu Maria Ortega kazetariarekin. Artikuluak hidrogenoaren inguruko itxaropen handien eta benetako aukeren arteko arrakala aztertzen ditu Xabier Letonak. Hidrogeno zuria lur azpian naturalki sortzen dena da. Munduan hura aurkitzeko lasterketa dago, eta Mantle 8 enpresak Aralar, Lokiz eta Urbasa inguruan miaketak egiteko baimena lortu du. Oraingoz, […]
Urtea: 2026
Zer hartu iraganetik, eta zer utzi etorkizunari? Galdera horiek ardatz hartuta osatu du Etxekaltek «Ez Hil Inoiz» disko berria. Hamar urteko ibilbidearen arrastoa dakarren lan honetan, kanpora begira jarri dira, ondareaz, herriarekiko loturaz eta gorabeheren artean bizirik eutsi nahi dioten horretaz kantatzeko. Soinu klasikoak sintetizadore eta doinu modernoekin uztartuta, gaur […]
Gaurko saioan intimitate pertsonaletik eta piano biluzitik abiatuta folk eta jazz eremuetara egingo dugu bidaia, beti ere ahots eta istorio indartsuen bueltan. Lehen geltokia Ibon Salaberria izango da, Siamesa bere lehen bakarkako lanarekin; musikan etenaldi luze baten ondoren itzuli da lezoarra, eta proiektu pertsonal honen bidez bere ibilbide artistikoan etapa […]
Hain ozen hitz egiten baduzue eztugu ezer ulertzen! Ohartu altzarete denek aurpegi berdina jartzen dutela? Norbaiten zain egongo dirA? Noren zain zaudete? NORBAIT HIL DA HEMEN-EN ZAIN! BA IRITSI GARA GU! Egia da, oraintxe hastera doa Ni ikustera noa Ni ere bai Baita ni ere 1, 2, 3… https://bilbohiria.com/docs2/2026/norbaithildahemen/261016_%20norbait_hil_da_hemen_marrazki_bizidunak_bat_59.mp3 Deskargatu […]
Gaurkoan Homeless Film Festibalari buruz hitz egingo dugu, Bizitegik antolatzen duen zinema eta gizarte-antzerkiko jaialdiari buruz, hain zuzen ere. Aurten 11. edizioa ospatuko du, urriaren 25etik azaroaren 26ra bitartean, Bilbon, Santurtzin eta Reinosan. Jaialdiaren helburua etxegabetasunaren eta gizarte-bazterkeriaren inguruan kontzientziatzea da, zinema eta antzerkia tresna gisa erabiliz. Urte hauetan guztietan […]
Hitzetatik marrazkietara egin dugu salto gaur. Julen Agirreren «Bloke eta Malda» erakusketara hurbildu gara: artistak azken urteotan garatutako marrazki multzo baten parte da, «Malda eta Bloke» proposamenetik abiatutako lan-ildoaren emaitza.Bi kontzepturen arteko elkarrizketa proposatzen digu Agirrek: blokea eta malda. Bien bidez, naturaren eta gizakiaren esku-hartzearen arteko tentsioari begiratzen dio. Malda […]
Beldurretik barre-algarara eramateko gonbita egiten digu «Bidutzi»k, Benetan Be Teatroaren antzezlanak. Hiru urtetik gorako haurrei eta familiei zuzendutako proposamen honetan, antzerkia, txotxongiloak eta zuzeneko musika elkartzen dira. Gurekin dugu Patricia Urrutia, obraren testuaren egilea, zuzendari artistikoa eta antzezleetako bat. https://bilbohiria.com/docs2/2026/ibaizabal/261020_patricia_urrutia.mp3 Deskargatu hemen.
Euskal Herriko zazpi hiriburuak dantzan jarri nahi ditu Gure Eskuk urriaren 25ean. «Zazpi jauziz, herri bat» lelopean, eguerdiko hamabietan, aldi berean egingo dute Zazpi Jauzi dantza zazpi plazatan. Dantzaren bidez, lurraldeen arteko loturak sendotu eta nazio aitortzaren eta burujabetzaren bidean aurrerapauso bat emateko beharra aldarrikatu nahi dute. Ekimenaren nondik norakoak […]
Gure hiru iratxoak munduan zehar irudimen handiko konponketak hasi dira egiten. Txipiri, lagun batzuen arteko lizkarrak ikustean, bihurrikerien bitartez konpontzea bururatu zaio. Laguntasunaren gora beherei ausnartu ondoren, gure laguntxoak plan bikaina aurrera eramatera joan dira. https://bilbohiria.com/docs2/2026/gaurezdagoeskolarik/261018_gaurezdagoeskolarik_laguntasuna.mp3 Deskargatu hemen.
Gaurkoa bezalako egun batez, Jose Ariztimuño Olaso, Aitzol, euskal idazle, kazetari eta elizgizon abertzale eta euskaltzalea fusilatu zuten frankistek Hernaniko hilerrian. Tolosan sortu zen Aitzol, 1896ko martxoaren 18an. 1922an Gasteizen apaiztu zen. 1930an Euskaltzaleak elkarteko zuzendaria izan zen. Urte berean Donostian sortu zen El Día egunkarian berebiziko garrantzia izan zuen […]
