25 urte bete dira Pettik “Amets bat” estraineko diskoa kaleratu zuenetik. Bakarka, taldearekin edo beste musikari batzuekin elkarrekin ikusi izan dugu. Oraingoan bere ibilbidea ospatzeko kontzertu sorta ematen ari da eta ostegunean Kafe Antzokian izango da. Tartetxo batez berba egin dugu berarekin, biharkoaz eta bere ibilbideaz. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250108_petti.mp3 Deskargatu hemen.

Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea (CEAR-Euskadi) 1996ko maiatzaren 10ean sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko babesa bilatzen zuten pertsonek zituzten beharrei erantzuteko. Orduz geroztik eta orain arte, 90 herrialdetako 40.000 pertsona baino gehiago lagundu ditu erakundeak euren bizitza berriaren hasieran. Gainera, talde juridikoak 25 urte hauetan Euskadin erregistratu diren asilo-eskaera guztien […]

25 urte bete berri ditu Bilboko metroak 1995eko azaroaren 11an, goizeko 11:11etan bere lehen bidaia abiatu zuenetik. Garaiko lehendakaria zen Jose Antonio Ardanzak Moyuako geltokian inauguratu zuen Bilbo eta baita inguruko herrien mugikortasuna guztiz aldatuko zuen lur azpiko garraioa. Geroztik, gehiengoak ezin du hiriburua metrorik gabe ulertu. 25 urte martxan […]