Errefuxiatuei Laguntzeko Euskadiko Batzordea (CEAR-Euskadi) 1996ko maiatzaren 10ean sortu zen, Euskal Autonomia Erkidegoan nazioarteko babesa bilatzen zuten pertsonek zituzten beharrei erantzuteko. Orduz geroztik eta orain arte, 90 herrialdetako 40.000 pertsona baino gehiago lagundu ditu erakundeak euren bizitza berriaren hasieran. Gainera, talde juridikoak 25 urte hauetan Euskadin erregistratu diren asilo-eskaera guztien herena izapidetu du.
Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteak hainbat aldarrikapen aurkeztu dituzte Bizkaiko Foru Aldundian, Batzar Nagusietan eta alderdi politiko bakoitzari; alegia, mendekotasuna, desgaitasuna, bazterketa eta babesgabetasuna baloratzeko eta diagnostikatzeko zerbitzua, bai eta gizarteratze-premiei erantzuteko zerbitzuak ere. Bilboko Udalean ere maiatzeko osoko bilkurarako mozio bat aurkeztu dute. Elkarteko kideek adierazi dutenez, Udaltzaingoak modu bidegabean […]