Kataluniako erreferendumaren biharamunean Iñaki Barcena eta Josu Larrinaga batu zaizkigu. Atzo gertatutakoaren analisia egin digute. Katalan herriak, Generalitatekin koordinatuta, sekulako antolaketa eta heldutasun maila erakutsi du autodeterminazio erreferendum bat eratzeko orduan eta, gure gonbidatuen arabera, prozesuak ez du atzera bueltarik. Katalan herritarrek eta Espainiako Estatuaren arteko tentsioak gora egin du […]

Transnazionalek Europan oso zerga gutxi ordaintzen dutela azaldu digu Luis Guridik, gure ekonomia gaietako kolaboratzaileak. Azaldu digunez, kasu batzuetan, konpainia handiek ez dute ezer ordaintzen galerak dituztelakoan. Ingeniaritza fiskala aplikatuz, Amazon, Mc Donald´s, Google, Yahoo edo Facebook enpresek, oso gutxi (edo ezer ez) ordaintzen dute herrialde askotan, soilik oso zerga […]