Kataluniako erreferendumaren biharamunean Iñaki Barcena eta Josu Larrinaga batu zaizkigu. Atzo gertatutakoaren analisia egin digute. Katalan herriak, Generalitatekin koordinatuta, sekulako antolaketa eta heldutasun maila erakutsi du autodeterminazio erreferendum bat eratzeko orduan eta, gure gonbidatuen arabera, prozesuak ez du atzera bueltarik. Katalan herritarrek eta Espainiako Estatuaren arteko tentsioak gora egin du nabarmen. Gaur egun Europan dagoen arazo politiko handiena da Katalunian gertatzen ari dena. Euskal Herrira etorrita bestelako egoera bat dugula nabarmendu dute, gurean partidismoak oraindik indar handia du eta.
Deskargatu hemen.