Paperean erosi, edo webgunean kontsultatu daiteke Euskaltzaindiaren Hiztegiaren bigarren argitaraldia. 37.884 sarreraren eta 6.944 azpisarreraren definizioak jaso dituzte, corpusetatik hartutako adibideekin. Andoni Sagarnak aurkeztu digu Hiztegi berritua. Sareak eskainiko ditu berrikuntza nabarmenak. Izan ere, ohiko kontsulta egiteaz gain, bilaketa aurreratua ere egin daiteke. Kasurako, hiztegian dauden aditz guztiak zein diren […]