Udan Euskal Herrietako auzo-hiri-herri gehienetan izan ditugu bertsolariak kantuan eta, 24-25 ikastureko aurreneko balan, Plentziako jaietara joan gara. Kostako kresal haizearekin bat, Antolin jaietako IX. bertso-jaialdian izandako ariketak entzungai. Beñat Gaztelumendi Julio Soto Onintza Enbeita Aroa Arrizubieta on egin https://bilbohiria.com/docs2/2024/potto/241008_potto_antolin_plentzia.mp3 Deskargatu hemen.

Algara konpartsan bertso eguna izan da. Bertso eskoletako bertsolariak elarrekin aritu dira kantuan txosnaz txosna. Lehenengo geldialdia Bilbo Hiria irratian egin dute. Bortzirietako lagunak, Goierri Garaiko bertso eskola, Lautadako bertso eskola eta Bilboko Elorri bertso eskola izan dira antolakuntzan eta kantuan ere Pottojorran bertso eskolako lagunak. Asier Ibaibarriga, Nerea Elustondo, […]