Aurreko saio amaitezinaren bukaera dugu hau. Honetan, kronologikoki sortutako zerrenda gaur arte luzatu dugu eta gertuago ditugun erreferenteei buruz egon gara hizketan. Queer izateak ekar ditzakeenak eta musikaren bidez islatzen direnak izan dira berriro elkarrizketaren ardatzak. Gorroto, dantza edota negarrerako espazioak utzi ditugu kanten bitartez. https://bilbohiria.com/docs2/2025/norbaithildahemen/250318_norbait_hilda_hemen_14.mp3 Deskargatu hemen.  

Aste honetan Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako Campuseko Zuzenbide fakultatean mobilizazioak egin dituzte mezu arrazistak, klasistak eta matxistak egin dituen irakaslea kanporatu dezaten eskatzeko. Asanblada bat sortu dute fakultatean eta bertako kidea da Beñat, berak kontatu dizkigu egoeraren xehetasun gehiago.   https://bilbohiria.com/docs2/2024/ibaizabal/241002_benat_ehu_irakaslearen_afera.mp3 Deskargatu hemen.