Bizkaiko Pentsiodunen Mugimenduak bihar, larunbata, izango den manifestaldirako deia egin du. Urtarrilean urtebete beteko dute kalean, eta Euskal Autonomia Erkidegoko eta Espainiar estatuko aurrekontuak onartzen ez diren bitartean presioa egitea baino ez dutela esan dute. Gizarteari begira, milaka pertsonaren atxikimendua lortu izana ospatu, eta beraien helburuak lortzeko bidetik jarraituko dute. […]