Ezaguna da 1934ko urriko matxinada baina oharkabean igaro ohi da urte hartan bertan Hego Euskal Herrian piztu zen “Ardoaren gerra”. Haren ondorioz zazpi alkate eta zinegotzi kargutik kendu, sedizio salaketaz auzipetu eta zigortu zituzten. Eta orduko hartan Bilbo nabarmendu zen. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/171002_Gomutan28.mp3 Deskargatu hemen.

1875eko urtarrilean Bilboko eta Deustuko Udalek agiri baten ale batzuk jaso zituzten. Espainiako Alfontso XII.arena zen, Bizkaiko Gobernadore Zibilak bidali zuen eta… euskara hutsez zegoen! https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170512_gomutan21.mp3 Deskargatu hemen.

Maiatzaren lehena langileen borrokaren ikur nagusietako bat da. Gurean ibilbide luzea eta esanguratsua dauka. Gaur 1890. urteko maiatzaren lehena ekarriko dugu gomutara, gure historia aldatu zuelako. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170505_gomutan20.mp3 Deskargatu hemen.

Azken 400 urteotan Bilboko itsasadarrean uharteak sortu, eraiki, desegin eta desagertu egin dira. Laster beste bat eratuko dute Zorrotzaurre eta Erribera Deustutik bereizita. Bilbotarrek itsasadarreko uhartetxoei urbitarte esaten zieten. https://bilbohiria.com/docs2/2017/gomutan/170428_Gomutan19.mp3 Deskargatu hemen.