Hiribildu gisa jaio zenetik, Bilbok beretzat nahi izan zituen hiru albo-herriok: Begoña, Abando eta Deustua. Baina elizate gisa eratu zirenez, beste bide batetik jo zuen: Bilboko alkatea agintari agertzen hasi zen Abando eta Deustuko jai egun handienetan, bere jurisdikzioa baliatuz. Deustuan, Done Peri edo San Pedro egunean. Borroka luzea eragin zuen.
Deskargatu hemen.