Xabi Aburruzagak Bost,deituriko diskoa aurkeztu berri du eta, gaurkoan, diskoa berarekin batera entzuteko aukera izan dugu irratian. Larunbatean Kafe Antzokian izango da bertako doinuak zuzenean jotzen. Azken urte biotako bizipenak, gogoetak eta lagun berriak dira bosgarren diskoaren oinarria. Kolaboratzaile askoren laguntzarekin sortu eta grabatu ditu hamalau abestiak, bederatzi instrumentalak dira […]