Danele Sarriugarte idazlea dugu gurekin, literaturan dagoeneko hirugarren lana argitaratu du. Erraiak eta Azala erre ondoren, oraingoan Consonni argitaletxearen eskutik plazaratu du Beste Zerbait. Itzultzailea ere bada eta asko dira euskarara ekarritako lanak. Eleberria “queer eta mutantea” bezala aurkeztu dute, erresistentzia ariketa literario gisa, eta txatal desberdinen bidez ahots ugari […]
danele sarriugarte
Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. Gaurko saioan Danele Sarriugarte aurrez aurre Maite Arroitajauregi izan du, Mursego. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu. https://bilbohiria.com/docs2/2025/urdinelektrikoa/250619_urdinelektrikoa_mursego.mp3 Deskargatu hemen.
Pikara Magazinek eta Bira kulturguneak elkarlanean sortutako ekimena dugu Urdin elektrikoa. Gaurko saioan Danele Sarriugarte aurrez aurre Miren Amuriza izan du. Feminismotik hainbat sortzaile elkarrizketatu ditu urdin elektrikoan. https://bilbohiria.com/docs2/2025/urdinelektrikoa/250529_urdinelektrikoa_danele_miren.mp3 Deskargatu hemen.
Zenbat Gara elkarteak eta BIRA kulturguneak “Oraina kontakizun” jardunaldiak antolatu dituzte. Lau saioko jardunaldiak izan ziren Erresistentzia kontzeptuari erreparatuko diote 2024ko solasaldiek. Lehen edizioan bezala, lau saio izango dira urtarrilaren 23a eta martxoaren 5a bitartean, bi Kafe Antzokian eta beste bi Bira kulturgunean. Erresistentzia hitzaren inguruan oraingoan. Bi adiera ditu […]
Iazko Loraldirako sortutako emanaldia da “Poperra Afterra Utopia” eta Danele Sarriugartek sortu du. Berarekin batera, Miren Narbaiza musikaria aritu da eta hark jarri dio soinua ikuskizunari. Atzo eskaini zuten emanaldia Kranban eta horri buruz eta kontu gehiagoz aritu gara. https://bilbohiria.com/docs2/2024/aste%20nagusia/240820_danele.mp3 Deskargatu hemen.
