Ongi etorri Bilbo Hiria irratiko sukaldera. Oroitzapen historikoa, ohiturak, erreferentzia sozio-kulturalak, esaerak, atsotitzak, kontzeptuak, konnotazioak, jokorako gaiak, baliabideak, hitzen arteko loturak eta esatari-entzuleen arteko konplizitateak horiek guztiak gure saioaren osagaiak. Lapikoak martxan ditugu, sukaldea prest! Gaurkoan kroketak egin ditugu Iratxerekin. Eguneko plazer txikia, etxeko atea ireki, eskailerak jaitsi, kalera atera, […]

Konfinatuta egon behar garen egun hauetarako aholkuak eman dizkigu On Ekin nutrizioko Andreak. Garrantzitsuena plangitza egitea litzateke, horregatik, askotan urtean zehar eta beste erritmo batean gabiltzanean ezin ditugun antolaketak egiten saiatuko gara. Errezata berriak probatu, errutinak markatu eta ordutegiak errepasatzea inportantea da. https://bilbohiria.com/docs2/2020/Osasuna/200323_on%20ekin%20konfinamendua%20.mp3 Deskargatu hemen.

Bi sukaldari gaztek —Javi Riverok eta Imanol Zubelzuk— sukaldaritzan lehen urratsak eman nahi dituztenentzat webgune ezin interesgarriagoa sortu dute. Pagotxa izena eman diote beren proiektuari eta bertan, eurek esaten dutenez, “habia utzi berria duten txoriei” sukaldean ondo moldatzen laguntzen diete. Oinarrizko errezeta errazak proposatzen dituzte, euskara jatorrean pausoz pauso azalduta […]

Nafarroan Ameskoabarrena non dagoen eta bertaratuz gero zein egun ederra(k) igaro deza- ditzakegun? Inguruak ezagutu eta Urederrera txangoa egingo dugu. Adi beraz, Iosuk, Agusek, Agurrek eta Apolok eman informazioarekin! Gainera, patata purea okelaz betea nola prestatu ikas dezakegu, Anai- arrebak musika talde pasaiarrak plazaratu disko berriarekin gozarazi ditzakegu belarriak eta, […]