Ongi etorri Bilbo Hiria irratiko sukaldera. Oroitzapen historikoa, ohiturak, erreferentzia sozio-kulturalak, esaerak, atsotitzak, kontzeptuak, konnotazioak, jokorako gaiak, baliabideak, hitzen arteko loturak eta esatari-entzuleen arteko konplizitateak horiek guztiak gure saioaren osagaiak. Lapikoak martxan ditugu, sukaldea prest! Gaurkoan kroketak egin ditugu Iratxerekin. Eguneko plazer txikia, etxeko atea ireki, eskailerak jaitsi, kalera atera, eguzkia ikusi, arnasa hartu… Konfinamendua apurtu baimenez. Okindegira joan, ogia erosi. Egunero jan eta erosten dugun plazer horren inguruan jardungo dugu: OGIA.
Desakargatu hemen.