Esku-hartze sozialeko 50 langilek baino gehiagok, Bilboko Etxebizitza Sindikatuarekin batera, desalojoetan parte hartzera bultzatzeko jasotako presio instituzionala eta uko egin dutenen aurkako errepresaliak salatu dituzte. Salaketa bateratuaren bidez, sektoreko profesionalek Bilboko Udalaren jarduna jarri dute jomugan, hirian gero eta larriagoa den egoera sozialaren testuinguruan. Adierazi dutenez, azkenaldian areagotu egin dira […]

Esku hartze sozialeko langileak protestan daude, eta gaur izan dute greba eguna. Goizeko 9:00etan kotxe-karabana egin dute Bilboko kaleetan eta 11:00etan manifestazioa Foru Aldunditik abiatuta. Izaskun Arotzena LAB sindikatuko arduraduna izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak eman dizkigu grebaren nondik norakoak. Arotzenaren hitzetan, pandemiatik hona egoera okertu egin da […]