Esku hartze sozialeko langileak protestan daude, eta gaur izan dute greba eguna. Goizeko 9:00etan kotxe-karabana egin dute Bilboko kaleetan eta 11:00etan manifestazioa Foru Aldunditik abiatuta. Izaskun Arotzena LAB sindikatuko arduraduna izan dugu telefonoaren beste aldean eta berak eman dizkigu grebaren nondik norakoak. Arotzenaren hitzetan, pandemiatik hona egoera okertu egin da eta situazio hori hobetzeko egiten ari dira protestak. Gainera, 2022tik hitzarmenik daude eta hura sinatzea haien lehen helburuetako bat ere badela azpimarratu du LABeko arduradunak.
Deskargatu hemen.