Aski dugu inguruan ditugun gauzei begiratu azkar bat ematea denok biltzen gaituen natura simetriaz betea dagoela ohartzeko. Eta gure gorputzari arreta apur batez erreparatuz gero, gauza beraz ohartzen gara. Elementuen errepikapen programatu etengabea natura osatzen duten izakiek beren burua garatzeko eta ugaltzeko erarik ohikoenetako bat da, seguru asko. Fraktalak deritze […]

Pint of science ekimena 2012an sortu zen Ingalaterran. Zientzia eta zientzialarien ikerketak gizarteari heltzeko beste modu bat da. Atzo izan zen lehen ekitaldia Bilbon. Jone Uria matematikaria eta Eneko Axpe fisikaria aritu ziren. Fraktalak zer diren azaldu zuten. Fraktalak forma geometriko eder eta berezienetako batzuk dira; berdinak dirudite eskala desberdinetan […]