ZIENTZIALARI: Fraktalak (Jone Uria)

Aski dugu inguruan ditugun gauzei begiratu azkar bat ematea denok biltzen gaituen natura simetriaz betea dagoela ohartzeko. Eta gure gorputzari arreta apur batez erreparatuz gero, gauza beraz ohartzen gara. Elementuen errepikapen programatu etengabea natura osatzen duten izakiek beren burua garatzeko eta ugaltzeko erarik ohikoenetako bat da, seguru asko. Fraktalak deritze halako elementuei. Zientzialari saio honetan fraktalen mundu amaigabe eta zoragarrian murgilduko gara Jone Uria matematikariaren laguntzaz. (Argazkia: Kent Schimke).

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

BERBAZ: Olatz Gorrotxategi, memoria eta artea, danon artekoa garbitzeko

az. Mai 3 , 2017
43º 15′ 24” obra (etxekoa ere esaten dio Olatzek, etxean bertan eman zuelako estreinakoz jendartera) plazaratu berritan topatu dugu Bilboko SanFrantzisko auzoko Sarean elkartean. Ukituta urten gendun. Bidaia emozionala bizi izan genuen obran zehar, barrea oparo hasieran hunkidura eta malkoak gero. Familian gertatutako erabili du Olatzek lehengai gisa, 43º 15′ […]

Honekin lotuak