Iaz antolatu zituzten jardunaldien arrakasta ikusirik, Bilboko Bilgune Feminista otsailean zehar 2. Jardunaldi Feministak burutzen ari da “Izan burujabe, Izan aske!” izenburupean. Topaketak, hitzaldiak, tailerrak eta beste zenbait ekimen, feminismoaren kezkak eta helburuak plazaratzeko asmoz. Hizpidea irratsaioan Bilboko Bilgune Feministaren kide den Maider Gonzalezek ederki azaldu dizkigu jardunaldion nondik norakoak […]

Aste honetan izan da Elkartzeneko protesta Jaurlaritzaren aurrean, Gasteizen, Etxebizitza legearen praktika salatzeko. Pasa den ekainetik dugu martxan Etxebizitza legea, baina praktikan jartzerakoan agertzen dira arazoak, Regi Maiztegik kontatu digunez. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/hizpidea/151216hizpidearegimaiztegi.mp3 Deskargatu hemen