Asteburu honetan Uliako itsaslabarretaraino joango gara ibilbidea egitera eta, gero, San Pedrora jaitsi eta bertako ostatu galiziar batean bazkaldu ostean, Albaola itsas faktoria bisitatu dezakegu. Horrez gain, betiko lez, errezeta (Kafe Antzokiko Urko Elgezabalen eskutik Oierren amamaren enpanada egiten ikasiko dugu), liburua (Ane Jaka eta Patxi Gallegoren Marimutila naiz), diskoa […]
ibilaldiak
Datozen egunotan, denetarik izango dugu: musika (Miribillan, Aulestin edo Galdakaon), bertso-bazkaria Galdakaon, “Hitzaren dantza” Getxon, Arratiako Ibaiertzetik VI. martxa, Azokak isparterren eta Muskizen, eta jaiak. Ibon Burgoa lankideak hori eta gehiago kontatu digu gaurkoan. https://www.bilbohiria.com/docs/podcast/solasaldiak/150917agendaibon.mp3 Deskargatu hemen