Ikergazte kongresua aurkeztu berri dute, edizio berria Maiatzaren 28an, 29an eta 30ean egingo dute Bilbon. Aurten ere artikulu zientifiko asko jaso dituztela nabarmendu dute antolatzaileek: 151 lan zientifiko aurkeztuko dituzte eta kongresua 200 ikertzaile batuko dira Ainhoa Latatu kongresuko koordinatzailea iuzan dugu gurekin. https://bilbohiria.com/docs2/2025/ibaizabal/250508_ikergazte_kontseilua.mp3 Deskargatu hemen.

UEUk “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia-produkzioa areagotzea da. Kongresua IKER Zentroarekin elkarlanean antolatuko dute eta bi erakundeek hitzarmena sinatu dute gaur. Hirugarren edizio hau Baionan egingo da maiatzaren 27, 28 eta 29an. […]

Gaur hasi da IkerGazte kongresua Iruñean, bat egin dugu kongresuarekin  Idoia Torregarai UEUko komunikazioa arduraduna batu zaigu saioan. Udako Euskal Unibertsitateak IkerGazte Nazioarteko ikerketa kongresua euskaraz kongresua antolatu du bigarren urtez. Helburu argia dute, ikertzaile euskaldunen ikusgarritasuna areagotu eta beraien arteko ezagutza sustatu. 180 ikertzaile batuko dira hiru egunetan, orotara […]