UEUk “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” kongresuaren hirugarren edizioa aurkeztu du. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia-produkzioa areagotzea da. Kongresua IKER Zentroarekin elkarlanean antolatuko dute eta bi erakundeek hitzarmena sinatu dute gaur. Hirugarren edizio hau Baionan egingo da maiatzaren 27, 28 eta 29an. Ekarpenak bidaltzeko epea irekita dago.
Informazio guztia: www.ueu.eus/ikergazte
Deskargatu hemen.