Sare herri plataformak 0km kanpaina jarri du martxan eta ekainaren 17an Donostian egingo den ekitaldira joateko dei egin du. Inaxio Oiartzabelek larunbateko zehetasunak ekarri dizkigu. Ekainaren 17ko ekitaldia “jai girokoa eta aldarrikatzailea” izango dela iragarri du. Baina aldarrikatzailea ere izango da, Sarekoek uste dutelako giza eskubideak aintzat hartu gabe “demokrazia” […]

Egoera ekonomiko zaila dutela jakitera eman zuten Sare herritarren plataformako kideak. 2015eko urtarrilaren 15ean polizia operazio bat abiarazi zuen Guardia Zibilak Sareren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, eta urte hartako manifestazioan bildutako 104.000 euro bahitu egin zizkioten. Operazio haren ondorioak nozitzen ari da oraindik ere Sare: orduan sorturiko zenbait zor […]