HIZPIDEA: Otsailaren 23an aztertuko dute Sareri bahitutako dirua itzuliko dioten edo ez

Egoera ekonomiko zaila dutela jakitera eman zuten Sare herritarren plataformako kideak. 2015eko urtarrilaren 15ean polizia operazio bat abiarazi zuen Guardia Zibilak Sareren kontra Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz, eta urte hartako manifestazioan bildutako 104.000 euro bahitu egin zizkioten. Operazio haren ondorioak nozitzen ari da oraindik ere Sare: orduan sorturiko zenbait zor ordaindu ezinik ibili dira gaur arte, eta egoera ekonomiko zailak galarazi die euskal presoen giza eskubideen aldeko eguneroko lana arazorik gabe egitea. Otsailaren 23an jakin da diru bueltatzen dute ahala ez, gaurkoan Inaxio Oiartzabal gurean izan da. Presoen eskubideen inguruko azken albisteak ekarri dizkigu .

Deskargatu hemen.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Next Post

XEREZADEREN ARTXIBOA: Egun zoragarria banana arrainarentzat

ar. Ots 7 , 2017
… Bananaz beteta dagoen zulo batean sartzen dira. Sartzen direnean, beste edozein arrain bezalakoak dira. Baina, behin barruan daudela, txerriak bezala portatzen dira (…) hainbeste gizentzen dira non zulotik atera ezinez gelditzen diren. JD Salinger Xerezaderen artxiboko atal berrian JD Salingerren ipuina  dugu entzungai. Itzulpena Bernardo Atxagerana da. JD Salinger […]

Honekin lotuak